Sarean ikusgai da 'Diego Garcia bidegilea' dokumentala

Maxixatzen.eus 2019ko api. 2a, 11:00

Herenegun, igandea, 'Diego Garcia bidegilea' dokumentala eman zuen Euskal Telebistak. Juanan Legorburuk eta Andoni Egañak egindako dokumentala da eta korrikalari azkoitiarraren ibilbideko hainbat pasarte biltzen ditu.

Joan den zapatuan jokatu zen XXVI. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia eta aurten txapeldunen historiak bildu dituzte. Juanan Legorburuk eta Andoni Egañak Diego Garciaren inguruko dokumentala egin dute, 'Diego Garcia bidegilea' izenburuarekin. Joan den ostiralean Baztartxo Antzokian egin zuten aurrestreinaldia, eta igande iluntzean ETB1ek eskaini zuen dokumentala.

Egin klik beheko argazkian dokumentala ikusteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide