Haurrentzako ipuin kontaketa zapatuan, liburutegian

Maxixatzen.eus 2019ko api. 2a, 09:32
Lupe Lekuona ipuin kontalaria, otsaileko saioan. (Argazkia: Maxixatzen)

Gaur, apirilak 2, Nazioarteko Haur eta Gazteen Liburuaren Eguna ospatzen da. Hori dela eta, apirilaren 6an, zapatua, ipuin kontaketa saioa egingo du Lupe Lekuonak, Aizkibel liburutegian.

Gurasorik gabeko saioa izango da, HH5, LH1, LH2 eta LH3 mailetako umeei zuzenduta. Herriko txikienek ¡ ipuin kontalari ezagun baten ahotik kontakizun erakargarriak entzuteko aukera izango dute. Saioa 11:30ean hasiko da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide