Gaur amaituko da erretiratuek Arabara egingo duten irteeran izena emateko epea

Maxixatzen.eus 2019ko api. 2a, 07:44
Artziniegako santutegia.

Datorren ostegunean, apirilak 4, Arabako Artziniega eta Laudio herriak bisitatuko dituzte herriko erretiratuek, Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteak antolatuta. Gaur, apirilak 2, itxiko da izena emateko epea.

08:30ean abiatuko dira Artziniegara. Han hamarretakoa egingo dute, eta ondoren Laudioko jatetxe batean bazkalduko dute. Azkoitira 20:30ak aldera itzuliko dira. Bazkideek 35 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek, 37 euro.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide