Euskal doinuekin eta dantzekin girotu dute Taldez Talderen bigarren emanaldia

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 31a, 14:13

XX. Taldez Talderen bigarren emanaldia izan da gaur, igandea, Kontzejupean. Euskal musika tresnen doinuak eta dantzarien urratsak ikusteko aukera izan da, 12:30etik aurrera.

Joan den zapatuan Iraurgi eta Bizkargi abesbatzek eman zioten hasiera XX. Taldez-taldeko edizioari. Gaur, igandea, euskal musika tresna desberdinak eta dantzariak ikusteko aukera izan da Kontzejupean, baina aurrez atzo Bizkargin izan zen sutean hildako emakumearen alde minutu bateko isilunea egin dute. Herritarrek ez dute hutsik egin emanaldian, goraino bete baitute pilotalekua. Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako abeslariak, dantzariak, trikitilariak, pandero jotzaileak eta txistulariak izan dira protagonista.

Datorren asteburuan, azkena

Apirilaren 7an amaituko da aurtengo edizioa. Musika Eskolako Gazte Orkestrak eta Herriko Musika Bandak emango dute emanaldian. Azken kontzertua ere Kontzejupean izango da, 12:30ean.

Emanaldia bideoan:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide