Ehundaka korrikalari txapeldun Azkoitiko kaleetan

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 30a, 20:23

Eguraldiak ez du iazko trazarik izan, baina gaurkoa atzerapenarekin hasi da. Bizkargi kalean izan den suteak ordubeteko atzerapena eragin du maratoi-erdian. Lasterketa motza hasteko ez da eragozpenik izan, Bizkargitik ez zelako pasatzen lasterketa. Halere, eguzkiak lagunduta ehundaka korrikalari atera da errepidera 26. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian parte hartzeko. Herritarrek bide bazterrak bete dituzte Azkoitian, eta euren babesa etenik gabe eman diete korrikalariei. Guztira 1.080 gizon-emakumek parte hartu dute maratoi erdian, eta 375 lasterketa motzean.

Lasterketako lehen hiru sailkatuak ordubete eta minutu baten azpitik iritsi dira helmugara, Bayeling Yegzaw  etiopiarra izan da gizonetan nagusi, 01:00:30 denbora eginda. Emakumeetan helmugaratzen aurrena, berriz, Irene Kimais keniarra izan da, 01:10:30 denborarekin.

VII. Proba Motza

Maratoi erdia baino ordu laurden lehenago hasi da VII. Proba Motza, eta guztira 375 lasterkarik bukatu dute zortzi kilometro pasatxoko lasterketa. Jone Zabaleta korrikalari azkoitiarra nagusitu da emakumeen mailan, 29 minutu eta bi segundoan amaitu baitu proba.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide