A28 Espainiako Gorteetarako hauteskundeak

Hauteskunde mahaiak osatzeko zozketa astelehenean egingo du Udalak

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 30a, 08:55

Apirilaren 28an izango diren Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako mahaietako arduren zozketa egingo dute astelehenean, apirilak 1, Azkoitiko Udaleko bilkura areto nagusian.

Azkoitiko Udalak astelehenean, apirilak 1, egingo du apirilaren 28an egingo diren Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako mahaietako arduren zozketa. Zozketa egiteko ez-ohiko batzarra deitu du Udalak, eta udaletxeko areto nagusian egingo dute, 11:00etan hasita.

Maiatzaren 26 Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeetarako geroago beste bigarren zozketa bat egingo duela jakinarazi du Udalak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide