Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko eliteko atletekin solasean Azkoitiko ikasleak

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 29a, 12:50

Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren historiaz hitzaldia eta korrikalariekin solasaldia izan dira gaur herriko gaztetxoekin, Elkargunean.

Floreagako ikastetxeko eta Xabier Munibe ikastolako 6. mailako gaztetxoei Diego Garcia nor zen, Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia nola hasi zen eta gaur egun zer den azaldu diete. Horrez gain, zazpi korrikalari Azkoitian daudela aprobetxatuz, Azkoitiko gaztetxoek, beraien bizi modua hobeto ezagutu dute eta zenbait galdera egiteko aukera izan dute, ingeleseko eskola berezi bat bihurtuz hitzaldia.

Gogoratu, 20:00etan, 'Diego Garcia: Bidegilea' dokumentalaren estreinaldia izango dela Baztartxon. ETB.k ekoiztu duen dokumentala da, eta 50 minutuko iraupena izango du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide