Astelehenean hasiko dira haur danborradako entseguak

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 29a, 10:32

Umore Ona Elkarteak, Udalaren, herritarren eta ikastetxeen laguntzarekin antolatzen duen Umeen Danborradako entseguak astelehenean, apirilak 1, hasiko dira. Egun horretan egingo da kantineren eta zuzendarien zozketa.

Entseguak astelehenetan, asteazkenetan eta ostegunetan izango dira 19:00etatik 20:00etara Gurea pilotalekuan. Aurtengo danborrada apirilaren 27an, arratsaldez, izango da. Euria egingo balu, igandera atzeratuko litzateke ekitaldia. Entseguetan parte hartzeko norberak eraman behar du danborra lotzeko gerrikoa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide