Xabier Munibe kaleko geltokia erabilgarri egongo da, ostiral eguerditik aurrera

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 28a, 15:40
Xabier Munibe kaleko ohiko geralekua.

Xabier Munibe kaleko obrak tarteko, azken aste hauetan Geltoki taberna aurrean egin dute autobusek geldialdia baina, bihartik aurrera betiko tokian, Xabier Munibe kaleko Aizkibel Liburutegi alboan, izango da. Bihar eguerdian egingo da geltoki aldaketa. Aldaketa izango den ordu zehatza ez dute zehaztu oraindik. Bestalde, gogoratu zapatuan Azkoitia-Azpeitia lasterketa dela-eta hainbat autobus zerbitzutan aldaketak izango direla:

Martxoak 30, zapatua, maratoi erdia pasatuko da herrigunetik, eta hori dela eta, hainbat aldaketa izango dira Azkoitiko geltokietan:

UK01 AZKOITIA > DONOSTIA

Azkoititik 16:45 irteten den zerbitzuan, ezeztatuta gelditzen dira Altzibar, San Martin eta Munibeko geltokiak. Ordezkoa geltokia, Txerloiko geltokia izango da.

UK01 DONOSTIA > AZKOTIA

Donostiatik 16:05ean eta 17:05ean irteten diren zerbitzuetan, Azkoitian geltokiak, Txerloiko biribilgunean eta Altzibarko biribilgunean izango dira.

UK02 ERREZIL > AZKOTIA

Errezildik 16:30 irteten den zerbitzuan, Azkoitian geltokiak Txerloiko biribilgunean eta Altzibarko biribilgunean izango dira.

UK03 ZARAUTZ > AZKOTIA

Zarautzetik 16:05 irteten den zerbitzuan, Azkoitian geltokiak, Txerloiko biribilgunean eta Altzibarko biribilgunean izango dira.

UK05 ERMUA > AZKOITIA

Ermutik 16:40ean irteten den zerbitzuak ezingo du Azkoitira sartu. Autobusa bariantetik joango da eta geltokiak Altzibarko biribilgunean eta Txeloian izango dira.

UK06 ZUMAIA > ZUMARRAGA

Zumarragatik 16:10ean irteten den zerbitzuak ezingo du Azkoitira sartu. Geltokiak, Altzibarko biribilgunean eta Txerloian izango dira.

Zumaiatik 16:45ean irteten den zerbitzuak ezingo du Azkoitira sartu. Geltokiak, Txerloiko biribilgunean eta Altzibarko biribilgunean izango dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide