Zein da 'antxintxike' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 29a, 12:00

Maxixatzenek Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, ostiralero Azkoitiko hitz bat argitaratzen du. Joan den ostiralean 'eatxi' hitzaren esanahia erakutsi zen. Laugarren hitza 'antxintxike' hitza da. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Asteburuan Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia izango da bi herrien artean, eta Maxixatzenek hori baliatu du laugarren hitza ezagutarazteko. Antxintxike hitzaren esanahia da korrika egitea. Adibidez, honela erabiliko genuke:

Azkoitiarrez: «Aure ikusitte, antxintxike eittie nai ta ezin mobiu sustun sustukin».

Batuan: «Hura ikusita, korrika egitea nahi eta ezin mugitu ezustekoarekin».

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide