Goenatxo II.a omenduko dute apirilaren 6an

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 28a, 11:21
Juan Jose Unanue 'Goenatxo II.a'. (Argazkia: Udala)

'Goenatxo II. Gehiena eta Gorena' izenburupean, Juan Jose Unanue 'Goenatxo II.a'-ren biografia liburua aurkeztuko dute apirilaren 6an, udaletxean. Eguerdiko 12:00etan izango da aurkezpena. 18:00etan, berriz, omenaldia egingo diote Gurea pilotalekuan.

Juan Jose Unanue 'Goenatxo II.a'-k omenaldia jasoko du apirilaren 6an. Alvaro Bermejok idatzitako 'Goenatxo II. Gehiena eta Gorena' izenburua duen biografia liburua aurkeztuko dute Azkoitiko Udalean, 12:00etan. Alvaro Bermejok idatzi du liburua, baina Joxemi Saizarrek egin du itzulpena. Argazkiez eta diseinuaz, berriz, Joseba Urretabizkaia arduratu da. Xibarit argitaletxeak Jentilak bildumaren baitan argitaratzen duen seigarren liburua da Goenatxorena.

Patxi Astibia, Arria II.ena, Miguel Mindegia, 'Atano X.a' eta Agustin Ostolaza kirolarien biografiek osatzen zuten orain arte Jentilak bilduma eta azkoitiko harri-jasotzaile ohiarena zerrenda mardultzera dator. «Kalitatezko liburua da, testuz eta argazkiz dotore hornitua. Zenbakitutako edizioa izango da eta 500 aletara mugatua», argitu dute.

Arratsaldean omenaldia Gurean

Arratsaldean, berriz, omenaldia jasoko du Juan Jose Unanue 'Goenatxo II.a' Azkoitiko harri-jasotzaile ohiak. Gurea pilotalekuan omenduko dute, 18:00etan, eta harri-jasotzaileen eta aizkolarien arteko norgehiagoka jokatuko dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide