Eguneratuta | Ura arazteko sistemak saldu nahian dabiltzanekin adi ibiltzeko eskatu du Ur Kontsortzioak

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 28a, 09:30

Udalak jakinarazi du egun hauetan etxez etxe ura arazteko edo garbitzeko sistema saltzen dabiltzala enpresa bateko saltzaileak.

Horrelako eskaintzekin adi ibiltzeko ohartarazi du Ur Kontsortzioak, Azkoitiko uraren kalitatea «ona» delako eta «ez duelako inolako arazketarik behar». «Kontrakoa esatea iruzur egitea da», adierazi du Azkoitiko Udalak. Azkoitiko Udaltzaingoak bat egiten du Ur Kontsortzioarekin, eta «kontuz ibiltzeko» eta iruzurrean ez erortzeko eskatu die herritarrei.

Uko egiteko aukera

Kontsumo bulegoko arduradunak jakinarazi du norbaitek kontratua sinatu badu enpresa horrekin eta aurrera jarraitzea ez badu nahi, hamalau egunetako epea izango lukeela kontratu hori deuseztatzeko. Horretarako,  kontratuan bertan egongo den 'uko egiteko dokumentua edo documento de desestimiento' izeneko dokumentuan, bertan eskatzen dituen datuak bete eta kontratuan adierazten den enpresaren  helbidera, burofax bat bidaltzea izango litzateke gomendagarriena. Edozein zalantza  argitzeko, hauek dira Azkoitiko eta Azpeitiko  kontsumo bulegoko telefonoak 943 157 193 edo 943 857 305, 10:00etatik 14:00etara.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide