Etxeak, ez aurrera eta ez atzera

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 27a, 18:36
Argazkia: Urola Kostako Hitza.

Azkoitiko Floreaga auzoko Babes Ofizialeko Etxebizitzen obrak geldirik daude. Inplikatu batek azaldu du ez duela informaziorik. Udalak eta Visesak ez dute obrak geldirik egotearen arrazoia argitu. Irakurri Urola Kostako Hitzaren erreportajea:

Azkoitiko Floreaga auzoko Tekla guneko Babes Ofizialeko Etxebizitzen obrak ez aurrera eta ez atzera daude azken hilabeteotan. Lanak geldirik zergatik dauden jakiteko, Azkoitiko Udalarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Visesa erakunde publikoarekin harremanetan jarri da UROLA KOSTAKO HITZA, baina haiek ez dute zergatia argitu oraingoz. Visesak azaldu du egoera aztertzen ari direla, “alde guztientzat irtenbiderik egokiena” bilatzeko. Pare bat aste barru “informazio guztia” emango dutela ere esan du Visesak.

Horren aurrean, Floreagan eraikiko dituzten hamasei etxebizitzetako bat egokitu zaion pertsonarekin hitz egin du hedabide honek, eta hark azaldu du ez duela inolako informaziorik. “Udalak Visesarengana bideratzen gaitu, eta Visesak udalarengana, eta guk ez dakigu zer egin. Zer gertatzen ari den jakin nahi dugu”.

Jarraitu erreportajea irakurtzen Urola Kostako Hitzan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide