Asteasuko Barriolak irabazi du 2019ko Udaberri Idi Dema Saria

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 27a, 09:31

Asteasuko Barriolak irabazi du 2019ko Udaberri Idi Dema Saria. Astelehenean Elgoibarko Soartek egindako 50 plazako lana hobetu zuten atzo, astearte, Asteasuko Barriolak eta Aiako Izetak, baina txapela Asteasura joan da.

2019ko Udaberri Idi Dema Sariko bigarren saioa jokatu zen atzo, asteartea, Gurea pilotalekuan. Mungiako Birle auzoko Lopategi, Aiako Izeta eta Asteasuko Barriola etxeetako idi pareak plazaratu zituzten, eta txapela asteasuarrek lortu zuten. Elgoibarko Soartek astelehenean egindako 50 plaza justuko lana hobetu zuten Izetak eta Barriolak. Izetak hiru zinta eta 0,94 metro gehiago eginda hobetu zuen Soarteren lana, eta Barriolak, berriz, lau plaza, bi zinta eta  0,24 metro gehiago egin zituen.

Idi pareak 1.600 kiloko Ipintza harriarekin aritu ziren. 1.100 kilotik pasatu ziren idiei, berriz, kilo bakoitzeko kilo eta erdi gehiagoko zama jarri zitzaien harriaren gainean. Partaide guztiek 30 minutuz aritu behar izan zuten.

 

Sailkapen orokorra:

- Barriola: 54 plaza, bi zinta eta 0,24 metro.

- Izeta: 50 plaza, hiru zinta eta 0,94 metro.

- Soarte: 50 plaza.

- Oliden: 48 plaza, zinta bat eta 0,28 metro.

- Lopategi: 45 plaza eta 3,90 metro.

- Galder Bolano: 44 plaza, lau zinta eta 2,21 metro.

- Matxain: 40 plaza, lau zita eta 3,68 metro.

 

(Argazkiak: Ibon Errazu)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide