Amaia Aizpuru, Mutrikuko II. Nesken Binakako Pala Txapelketa Azkarrean txapeldun

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 26a, 10:06
Amaia Aizpuru, ezkerretik bigarrena. (Argazkiak: Mutrikuko Neska Palistak).

Joan den igandean, martxoak 24, Mutrikuko II. Nesken Binakako Pala Txapelketa jokatu zuen Amaia Aizpuruk, eta berak jantzi zuen txapela, Esti Gorostegi Debako bikotearekin. Gainera, bigarren urtez jarraian eskuratu du txapela Aizpuruk.

Finala 15 eta 11 irabazi zuten Aizpuruk eta Gorostegik, Nora Zuazobide zumaiarraren eta Maite Barruetabeña mutrikuarraren aurka. 

Mutrikuko Neska Palistak elkarteak antolatutako txapelketan, zozketa bidez osatutako hemezortzi bikotek parte hartu dute; guztira, 36 emakume palista aritu dira lehian.

Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan, txapelketan lehiatu diren hainbat neska palista.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide