2.500 sinadurako langa gainditu du Egoitza Kalera taldeak

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 26a, 09:23

Egoitza Kalera taldeak 2.500 sinadurako langa gainditu zuen joan den astean San Jose Egoitza herrigunera gerturatzeko eskatuz. Sinadurak biltzeko azken astea du taldeak, eta horretarako mahaia jarriko dute ostegunean, ostiralean eta zapatuan.

Azken sinadurak biltzeko, ostegunean, ostiralean eta zapatuan jarriko dute mahaia eliz atarian —eguraldi txarra bada, Kontzejupean—. Ostegunean eta ostiralean 19:00etatik 20:00etara jarriko dute mahaia, eta zapatuan, 11:00etatik 13:00etara. Azkoitiko San Jose Egoitza kalera hurbiltzeko eskaera egin nahi die estamentuei. Ez zaie iruditzen kokapen egokia duenik, «ez bertan bizi direnentzat, ez haiek bisitatzera etortzen direnentzat». Taldeak uste du «Irisgarritasun» eta «integrazio» arazoak eragiten dituela. Egoitzara iristeko «aldapa handia» dago, eta «herri erditik kanpo» gelditzen da; «bertakoek herriko bizitzarekin ez dute loturarik», azaldu dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide