Soarte nagusitu da Udaberri Idi Dema Sariaren lehen saioan

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 26a, 09:18

2019ko Udaberri Idi Dema Saria hasi zen atzo, astelehena, eta gaur gauean bukatuko da. Oraingoz, Soarte dago sailkapen buru, eta gaur gauean erabakiko da txapelketako irabazlea.

Lehen saioan, atzo, lau idi pare plazaratu ziren, eta gaur, asteartea, beste hiru lehiatuko dira Gurean, 22:00etatik aurrera: Izeta, Barriola eta Iñaki Lopategi, hain zuzen.

Hauek dira lehen saioan egin zituzten markak:

-Matxain: 40 plaza 4 zita eta 3.68 metro.

-Galder Bolano: 44 plaza, 2 zinta eta 2.21 metro

-Oliden: 48 plaza, zinta bat eta 0.28 metro.

-Soarte: 50 plaza justuak.

Idi pareek 1.600 kiloko Ipintza harria eraman beharko dute, gutxienez. Eta 1.100 kilotik pasatzen diren idiei kilo bakoitzeko kilo eta erdi gehiagoko zama jarriko zaie harriaren gainean. Partaide guztiek 30 minutuz bultza beharko diote harriari.

Asteleheneko saioan Soarte nagusitu bada ere, atzoko eta gaurko saioen artean plaza gehien egiten dituenak eskuratuko ditu aurtengo mantak.

(Argazkiak: Ibon Errazu)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide