Maxixatzenen zozketak

Ene Kantak-en 'Satorjator' ikuskizunerako lau sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 25a, 09:56

Apirilaren 13an, zapatua, 17:00etan, Baztartxo Antzokian izango den Ene Kantak-en Satorjator ikuskizuna ikusteko lau sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek, Udalaren laguntzarekin. Maxixatzeneko bi bazkiderentzako bina sarrera zozkatuko ditugu datorren ostiralean, martxoak 29.

Ene Kantak Azkoitian izango da apirilaren 13an, zapatua, 'Satorjator' lana aurkezteko. 17:00etan izango da emanaldia, eta sarrerak apirilaren 1etik 5era jarriko dituzte saltzen, Gazte Zerbitzuan. 16:30etik 20:00etara egongo da irekita bulegoa.

Zozketan parte hartzeko honako galdera hau asmatu beharko da:

Zein bi irakaslek jarri zuten martxan Ene Kantak proiektua?

Bidali erantzuna maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera, martxoaren 28a, osteguna, baino lehen. Asmatzaileon artean zozketa egingo dugu, eta ostiralean bertan jakinaraziko dugu Webarruen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide