Garaguneko kideek eskuz egindako produktuak salduko dituzte ostiralean plazan

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 21a, 12:06

Goienetxe fundazioko kideek postua jarriko dute bihar, ostirala, plazan. Fundazioko lagunek eskuz egindako produktuak salduko dituzte, 10:00etatik 13:00etara.

Azken urteetako moduan, Goienetxe fundazioko kideek egindako produktuak salduko dituzte, plazan. Fundazioko kideek eskuz egindako oihalezko karterak, bitxiak, giltzatakoak, bufandak eta abar salduko dituzte. Kontzejupeko arkupeetan jarriko dute salmenta gunea, 10:00etatik 13:00etara.

Goienetxe fundazioa Azpeitiko Antxieta etxean dago, eta bertan eskualdeko adimen urrikoentzako zentroa eskaintzen dute, Goienetxe fundazioaren baitan. Garagune zentroaren helburu nagusia adimen urritasuna duten pertsonak lehen mailako herritarrak izatea da. Halaber, eskubide berdinak eta behar dituzten laguntzak izan ditzaten egiten dute lan, besteak beste. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide