Altsasuko gazteen sententziaren aurkako manifestaziora joateko autobusa antolatu dute

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 20a, 11:27

Altsasuko gazteen sententziaren aurka igandean Altsasun egingo duten manifestaziora joateko autobusa antolatu dute. 10:30ean irtengo da autobusa Eroski txikiaren aurretik. Autobuserako izen-ematea Zakela tabernan egin beharko da.

Altsasuko gazteen kontrako zigorra berrestearen aurkako manifestazioa izango da datorren igandean, Altsasun. 'Ez da justizia' izenburupean egingo dute manifestazioa, 12:00etan. Manifestaziora joateko autobusa antolatu dute Azkoitian, eta izena ematea beharrezkoa izango da. Izen emate zerrenda Zakela tabernan jarriko dute. Autobusa Eroski txikiaren paretik abiatuko da igandean, 10:30ean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide