21. Korrika

21 talde azkoitiarrek eman dute izena Korrikan

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 20a, 14:21

Azkoitiko 21 taldek, erakundek eta norbanakok eman dute izena 21. Korrikarako. Azkoitiak 16 kilometro edo zati izango ditu aurtengo ibilbidean.

Azkoitiko hamasei zatiak 21 taldek, erakundek eta norbanakok beteko dituzte apirilaren 12an. Talde bakoitzari zein zati egokituko zaion zozketa egin ez badute ere, ibilbidea bete dute azkoitiarrek. Hona hemen izena emandakoak:

- Ama Madalen kuadrilla

- Azkoitri Triatloi Kluba

- Anaitasuna futbol taldea

- Umore Ona Elkartea

- Txintxarri Lokala

- Erniarraitz Bertsozale Elkartea

- Maxixatzen Euskaldunon Elkartea

- Azkoitiko Udala

- Muxuxo kuadrilla

- Herrixen Azkoitiko Dendaixen Elkartea

- Xabier Munibe Ikastolako Komunitatea

- Um Blem Ble Azkoitiko Tabernarien Elkartea

- Floreaga Ikastetxea

- Izarraitz Lanbide Heziketa

- Alai Batza

- Bizilore Eskola Aktiboa

- Iraurgi Abesbatza

- Azkoitia BHI

- Plazaola-Korta bikotea

- Matadeixe

- Basokerrak kuadrilla

 

Ibilbidea

21. Korrika apirilaren 12an, 09:00ak inguruan pasatuko da Azkoititik. Elgoibartik iritsiko da Korrika, eta elgoibartarren eskutik Azkaraten jasoko dute azkoitiarrek lekukoa. Azkarate aldapan behera egingo dute herriko hainbat talde azkoitiarrek, eta herrigunera Floreaga aldetik iritsiko da. 08:59an, Bastarrikalde atzetik —Tekla— pasatuko da Korrika, eta Aizkibel kaletik inguratuko du Floreaga Ikastetxea. Jarraian, Zuatzola kalera hartuko du bidea lasterketak, Xabier Munibe Ikastolaren albotik pasatuz. Auzmendibidetik jarraituko du aurrera, eta Xabier Munibe Haurreskola albotik Trino Uria kalera sartuko da.

Trino de Uria kaletik, Ibaiondo kalera bideratuko da Korrika, eta kalea zeharkatuko du elizatarian dagoen biribilgunera iritsi arte. Biribilgunean gaur errepideak Ertzain etxera daraman bidea hartuko du, eta Geltoki jatetxe paretik behera, Julio Urkixo Etorbideko zuzengunera sartuko da. Etxezuri baserriaren alboan dagoen biribilgunera iritsiko da jarraian lasterketa, eta segidan Azpeitirako bidea hartuko du. Azkoitiak Munategin emango dio lekukoa Azpeitiari.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide