Anaitasuna Kakute Xake Taldea maila gorenera igoko da bere 40. urteurrenean

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 18a, 09:50

Gipuzkoako Taldekako Lehen Mailako 10. jardunaldia jokatu dute Azkoitiko xakelariek hernaniarren aurka, eta 3-1 nagusitu dira etxekoak.

Kutxa Liga txapelketako azken bigarren jardunaldia jokatu dute joan den asteburuan azkoitiarrek, eta lehenak dira sailkapenean. Carlos Sánchezek galdu egin duen arren, partida irabaztea lortu dute Héctor Sánchezek, Aníbal Fernándezek eta Juan Carlos Valorrek. Jardunaldi bat jokatzeko gelditzen den arren, azkoitiarrak dira dagoeneko txapelketako irabazleak, 29 puntuarekin. Horrenbestez, preferente mailan jokatuko dute aurrerantzean. 

Anaitasunako zuzendaritza batzordeak taldea zoriondu du, jardunaldi guztietan «dena eman» duelako eta jokalariek ere «ekarpen bikaina» egin dutelako, azken emaitza lortu ahal izateko. Taldearen 40 urteurrena izanda, «oso berezia da» aurten emaitza hau lortzea eta taldeak berriz maila gorenean jokatzea. Taldeko bazkide guztiak «oso harro» sentitzen direla azpimarratu du klubak. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide