Bigarren eskuko produktuen azoka egin dute Matadeixen

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 17a, 12:00
Matadeixen egindako azoka. (Argazkiak: Jorge Alberdi)

Atzo, zapatua, Mata Market bigarren eskuko produktuen azoka egin zuten. 

Arropaz gain Zintzilikargiko sortzaile gazteek egindako poltsak eta apaingarriak eskaini zituzten. Bitartea, Doroteo DJ azkoitiarra arduratu zen musikarekin. Haurrentzako txoko bat ere jarri zuten, eta berrerabilitako materialarekin mural bat egin zuten. Azokaren asmoa izan zen berrerabil daitekeen materialari bizia ematea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide