Bizenta Mogel elkarteak lehen hitzaldia egingo du asteazkenean

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 19a, 12:00
Iazko hitzaldi bat.

Bizenta Mogel elkarteak hitzaldiak antolatu ditu, herriko kultur eskaintzari beren ekarpena egiteko asmoarekin. Besteak beste arrisku gizartea eta medikuntzan erabili ohi den magia eta astrologia izango dituzte hizpide. Bihar, asteazkena, hasiko dituzte solasaldiak.

Lehen hitzaldia bihar, asteazkena, egingo dute. Jexux Mari Mujika Deustuko Unibertsitateko irakasleak Arrisku gizartea. Gaur arrazoizkoa dena eta ez dena hitzaldia eskainiko du Elkargunean, 15:30ean. Gaia bi saiotan azalduko du Mujikak, eta jarraipena martxoaren 27an, asteazkena, emango dio leku eta ordu berean.

Hirugarren hitzaldian, berriz, medikuntzan magiak eta astrologiak duten papera izango du hizpide Enrique Samaniego angiologian eta kirurgia baskularreko espezialistak. Azken hitzaldia apirilaren 3an izango da, 15:30ean.  Apirilaren 10ean, berriz, irteera antolatu dute Bilbora. Arte Ederren Museoa bisitatuko dute eta 14:00etan aterako da Bilborako autobusa Azkoitiko Eroski txikiaren paretik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide