Xoxotera mendi irteera, Korrikari babesa emateko

Xoxotera mendi irteera, Korrikari babesa emateko

Korrika Kulturalaren lehen ekintza egingo dute datorren igandean, martxoak 17. Azkoititik bezala, Azpeititik eta Zestoatik ere hainbat lagun igoko da Xoxotera.

Datorren igandean, martxoak 17, mendi irteera antolatu dute Korrika Kulturalaren baitan. 'Hiru herri, helmuga bat' lelopean, Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako lagunak Xoxoteko aterpetxean elkartuko dira 11:00etan, hamaiketakoa egiteko. Guztira 17 lagunek eman dute izena eta Balda Plazatik abiatuko dira 09:00etan, 09:30ean Aittolako aparkalekuan elkartzeko. Anaitasuna mendi bazkunak lagundu du ekimena antolatzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide