2.090 sinadura bildu ditu hiru astean Egoitza Kalera taldeak

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 18a, 10:50

Egoitza Kalera taldeak 2.090 sinadura bildu ditu hiru astean. Otsailaren 23an hasi ziren sinadura bilketarekin, eta zapatuetan eta ostegunetan ematen diote orain jarraipena ekimenari.

Ostegunetan, 19:00etatik 20:00etara jartzen dute mahaia eta zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara. Eliz atarian egongo dira ateri baldin badago, eta euria egiten badu, berriz, Kontzejupean.

«Herritarren izenean» erakundeei eskaera egin nahi diete «Azkoitiko San Jose Egoitza kalera hurbiltzeko». Egoiliarren egoitza herrigunera gerturatzeko eskatu asmoz, herritarren sinadurak batzen ari da Egoitza Kalera taldea. Gaur egun egoitzak duen kokapena ez zaie iruditzen «egokia» denik, «ez bertan bizi direnentzat, ez haiek bisitatzera etortzen direnentzat», azaldu dute Egoitza Kalera taldeko lagunek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide