Infusioen inguruko tailerra antolatu du Oreka Bioelkarteak

Oreka Bioelkarteak infusioei buruzko tailer teoriko-praktikoa antolatu du. Infusio «goxoak eta osasungarriak» nola prestatzen diren ikasteko aukera izango da ikastaroan.

Garbiñe Larrea Iturralde naturopata kolegiaturen eskutik, infusioak prestatzeko tailer teoriko-praktikoa antolatu du Oreka Bioelkarteak, apirilaren 3an. 18:00etatik 20:00etarako saioa izango da, baina tailerrean parte hartzeko nahitaezkoa izango da aurrez izena ematea. Oreka Bioelkartean edota 943 02 62 31 telefono zenbakira deituta eman beharko da izena.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide