Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteak irteera antolatu du Arabara

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 14a, 14:18
Artziniegako santutegia. (Argazkia: Araba Turismo)

Apirilaren 4an, Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteak Artziniega eta Laudio herri arabarrak bisitatzeko irteera antolatu du. Aurten egingo duten lehen bidaia izango da Arabara egingo dutena.

Bidaiara joateko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea. Martxoaren 26tik apirilaren 2ra bitartean Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteko bulegoen eman beharko da izena. Bazkideek 35 euro ordaindu beharko dute izena ematean, eta bazkide ez direnek 37 euro.

Apirilaren 4an egingo dute bidaia, eta Geltoki tabernaren aurreko geltokitik 08:30ean abiatuko dira. Hamarretakoa Artziniegan egingo dute. Edariak batzordeak emango dituela jakinarazi du elkarteak. Bazkaria, berriz, Laudioko jatetxe batean egingo dute. Sarreran entsalada nahasia, piperrak onddo saltsarekin eta kroketak izango dituzte. Ondoren, bakailaoa piperrekin eta entrekota eskainiko dituzte. Postea, kafea eta etxeko edaria sartu dituzte menuan. Itzulera 20:30ak aldera egitea aurreikusi du Plaza Ondo Elkarteko batzordeak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide