Zozkatu ditu Maxixatzenek 'Nire, zure, gure Verdini: 25 urte' ikuskizunerako sarrerak

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 15a, 09:13

Datorren igandean, martxoak 17, Baztartxon izango den 'Nire, zure, gure Verdini: 25 urte' ikuskizuna ikusteko lau sarrera zozkatu ditu Maxixatzenek bere bazkideen artean, Udalaren laguntzarekin. Hona hemen irabazleen izen-abizenak:

Honako bi bazkide hauek eskuratu dituzte sarrerak: Arantza Errasti Carrera eta Lurdes Sudupe Sudupe. Lehiaketan parte hartzeko erantzun zuzena hau zen: Isabel Verdini.

Irabazleek Baztartxoko leihatilan jaso beharko dituzte sarrerak ikuskizunaren ordua baino lehen.

Eskerrik asko zozketan parte hartu duzuen guztioi. Irabazleok, berriz, gozatu emanaldiarekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide