Iñigo Aranbarri eta Xabier Gantzarain 'Artefaktua' saioan, zapatuan

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 14a, 12:13
Aranbarri eta Gantzarain, Yolanda Mendiola aurkezlearekin. (Argazkia: Artefaktua)

Iñigo Aranbarri idazle azkoitiarra elkarrizketatu zuten duela egun gutxi, ETBeko literaturari buruzko Artefaktua saioan. Berekin batera, gonbidatu bezala, Xabier Gantzarain idazle azkoitiarra izan zen. Datorren zapatuan, martxoak 16, ETB1en emango dute bi idazle azkoitiarrei egindako elkarrizketa. 

Iñigo Aranbarri eta Xabier Gantzarain iidazle azkoitiarrak elkarrizketatu zituzten duela gutxi Yolanda Mendiolak gidatutako ETB1eko Artefaktua literatura saioan. 'Munduko tokirik ederrena' narrazio liburua joan den urteko azaroan kaleratu zuen Aranbarrik, eta azken lan hori izan dute hizpide saioan. Gonbidatu gisa, berriz, Xabier Gantzarain herrikidea izan da. Joan den asteko asteazkenean grabatu zuten elkarrizketa, eta zapatuan, martxoak 16, 15:00etan eskainiko dute elkarrizketa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide