Trini Fox taldea, Gaztea Maketa Lehiaketako bozketa fasean

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 13a, 11:00
Suharri Aranburu azkoitiarra, eskuinean. (Argazkia: Trini Fox)

Trini Fox Azkoitiko eta Azpeitiko gazteek osatutako taldearen 'Zurrunbiloa Naiz' abestia Gaztea Maketa Lehiaketako bozketa fasera sailkatu da. 

Suharri Aranburu azkoitiarrak—ahotsa eta gitarra—, eta Azpeitiko Iñaki Zubeldiak —bateria eta koroak— eta Gilen Aldalurrek —gitarrak eta koroak— osatzen dute Trini Fox taldea. 'Zurrunbiloa naiz' abestiarekin 28. Gaztea Maketa Lehiaketako bozketa fasera sailkatu da taldea.

Punk Rock, stoner, hard rock eta rock alternatiboa jorratzen ditu Trini Fox hirukoteak. Trini Foxek ez du estilo berririk sortu, baina ez ohiko doinuak entzun daitezke abestietan. Kaliforniako, Suediako eta Euskal Herriko taldeen eragina duen arren, taldekideen gustu musikal desberdinek ere badute zeresana Trini Foxen doinu eta melodien esentzian.

Lotura honetan eman daiteke botoa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide