1.650 sinadura bildu ditu bi astean Egoitza Kalera taldeak

1.650 sinadura bildu ditu bi astean Egoitza Kalera taldeak

Egoitza Kalera taldeak 1.650 sinadura bildu ditu bi astean. Otsailaren 23an hasi ziren sinadura bilketarekin, eta zapatuetan eta astelehenetan ematen diote jarraipena ekimenari.

Eliz atarian jarri ohi dute mahaia zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara bitartean, eta herriko plazan astelehenetan, 12:00etatik 12:30era.

«Herritarren izenean» erakundeei eskaera egin nahi diete «Azkoitiko San Jose Egoitza kalera hurbiltzeko». Egoiliarren egoitza herrigunera gerturatzeko eskatu asmoz, herritarren sinadurak batzen ari da Egoitza Kalera taldea. Gaur egun egoitzak duen kokapena ez zaie iruditzen «egokia» denik, «ez bertan bizi direnentzat, ez haiek bisitatzera etortzen direnentzat», azaldu dute Egoitza Kalera taldeko lagunek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide