'Smartphone'-a eta tableta erabiltzen ikasteko doako ikastaroak antolatu dira

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 11a, 15:42

Azkoitia Lagunkoiak martxoan zehar KZgunean emango diren ikastaroen berri eman du, eta adineko pertsonak parte hartzera animatu ditu, teknologia berriak nola erabili hobeto ezagutzeko.

Bi ikastaro antolatu dira: bata, “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” izenburupean emango da, eta sakelako telefonokoak nola erabili azalduko da. Ikastaroa 14 ordukoa da, eta martxoaren 14tik 26ra emango da, 16:00etatik 18:00etara. Bigarrena, “Bapateko mezularitza zure smartphone bidez” da eta sakelako telefonotik mezuak bidaltzen irakatsiko zaie partaideei. Saioak martxoaren 27an eta 28an izango dira 16:00etatik 18:00etara. Ikastaroa lau ordukoa da.

Bi ikastaroak Elkargunean izango dira, KZguneko gelan. Doakoak dira saio guztiak. Izena emateko deitu 943 02 36 19 telefonora edo bidali mezu elektronikoa tutor.azkoitia@kzgunea.net helbidera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide