Iñaki Goioganak euskal erbestea izango du hizpide arratsaldean

Iñaki Goioganak euskal erbestea izango du hizpide arratsaldean
Iñaki Goiogana. (Argazkia: barren.eus)

Iñaki Goiogana Sabino Arana Fundazioko historialariak 'Euskal erbestea' izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur, martxoak 14. Hitzordua Elkargunean izango da 18:30ean, Gazte Geroak antolatuta.

1939an Francoren armadak Katalunia okupatu eta Bartzelona jausi ostean, euskal herritarrei bizitzea tokatu zitzaien erbestealdiaren inguruko gorabeherak izango ditu hizpide Iñaki Goioganak. Kontzentrazio esparruez, aterpetxeez eta Eusko Jaurlaritzak erbestealdian egin zuen lanaz jardungo du, besteak beste.

Goiogana Errepublika eta gerra garaiko aditua da, eta Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Agiritegiaren arduraduna. Gazte Geroak antolaturiko hitzaldi zikloaren baitan, Iñaki Goioganaren ondoren, Xabier Madariaga, Xabier Euzkitze eta Leire Arrieta izango dira Azkoitian, datozen hilabeteetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide