Top of the Rock Ultra Traila irabazi dute Imanol Alesonek eta Ixaka Oñederrak

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 11a, 11:00
Aleson eta Oñederra, lasterka. (Argazkia: Aleson)

Imanol Aleson eta Ixaka Oñederra mendi lasterkari azkoitiarrek Top of the Rock Ultra Trail proba irabazi dute, Castellon (Herrialde Katalanak). Ostiralean hasi zuten bidea, eta atzo, igandea, amaitu. 

Guztira hiru etapa burutu dituzte Alesonek eta Oñederrak, eta hiruretan lehen postuan amaitu dute azkoitiarrek.. Lehen etapan 41,5 kilometro egin dituzte, bigarren etapan 39,85 kilometro eta azken etapan 38,63 kilometro. 4.400 metroko desnibel positiboa gainditu behar izan dute bi azkoitiarrek helmugako lerroa zapaldu aurretik.

Castello probintzian jokatu da lasterketa eta bederatzi herri zeharkatu dituzte. Castello hiritik abiatu ziren joan den ostiralean eta Morellan izan du helmuga. Pyrenees Stage Run mendi lasterketan bigarren postua lortu ondoren, lehenak izan dira Castellon. Hurrengo lasterketa Enkarterrin jokatuko dute Alesonek eta Oñederrak, Enkarterrin.

Aleson eta Oñederra, podiumean. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide