Juan Bautista Mendizabal 'Ahoz aho' saioan, Martin Zurbanoren idatziari buruz

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 7a, 17:30
Juan Bautista Mendizabal, kameren aurrean.

Juan Bautista Mendizabal historialari azkoitiarrak Euskal Telebistako 'Ahoz Aho' saioan hitz egin du, duela gutxi Azpeitiko Basazabal jauregian aurkitutako Martin Zurbanoren idatziaren inguruan. Euskaldun batek idatzitako lehen inkunablea da Zurbanoren idatzia.

Azpeitiko Basazabal jauregia eraberritzearekin egin dute idatziaren aurkikuntza. Martin Zurbano Tuyko obispo eta inkisizioko aholkulari azpeitiarrak Alejandro VI.a aita santuaren aurrean egindako hitzartze bat dago jasota inkunablean. 1496. urtekoa da Oratto de Passione Domini izenburudun latinezko idazkia, eta Erroman editatu zuten. Vienako liburutegitik berreskuratu dute inkunablea. Horren inguruan hitz egin du Mendizabalek Euskal Telebistak kameren aurrean.

1:14:36 minututik aurrera ikus daiteke Juan Bautista Mendizabalekin Euskal Telebistak egindako konexioa

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide