'K-Baret' antzerki musikalerako sarrerak salgai

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 5a, 18:17

Bigoterik Gabe taldeak 'K-Baret' antzerki musikal berria aurkeztuko du laster Baztartxo antzokian. Ikuskizuna bertatik bertara ikusi nahi izanez gero, sarrerak eskuragarri egongo dira Gazte Informazio Bulegoan, martxoaren 6tik aurrera.

Sarrerak 5 euro balio du aurrez erosita, eta egunean bertan erosiz gero, 7 euro kostako da. 

Taldeak bi emanaldi eskainiko ditu: martxoaren 22an, ostirala, 21:30ean eta hilaren 23an, zapatua, 18:30ean.

Sinopsia

Urteak itxita daramatza Dumontarren kabaret zaharrak baina Rose eta Juliettek ateak berriro irekiko dituzte. Lokal honetan hainbat artista arituko dira bezeroen egonaldia arintzen. Baina artista hauen egonaldia ez da batere arina izango. Teilatu desberdinen azpian jaioak eta berdinaren azpian elkartuta, euren biziak, ametsak eta ametsgaiztoak elkarbanatuko dituzte. Argiak eta itzalak. Agurrak eta ongietorriak. Enkajea, lentejuelak eta ezpain gorriak. Bertan emango diren tirabiren testigu izango da ikuslea Cedric Flamcourtek gidatuta.

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide