Inauteriak 2019

Txistulariek eta musika bandak girotu dute goiza

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 2a, 13:51

Txalkor Txistulari taldeko kideak eta Udal Musika Bandako kideak, Bizkargi Musika Eskolako banda txikiko kideek lagunduta, herriko kaleetan zehar ibili dira kalejiran, Azkoitiko inauterietako egun nagusia girotzen.

Arratsaldean, festa

16:30ean, zumba festaren kalejira eta ondoren, herriko plazan, zumba emanaldia egingo dute. 18:00etan, Kantu Kolore haur berbena izango da plazan, eta 19:30ean Ilargi Beltza taldearekin izango da dantzaldia, 20:30ak arte. Mozorro lehiaketan izena emandako taldeek 20:30ak arte plazatik pasatu beharko dute, epaimahaiak balioa emateko mozorroei. Tabernak ikustera, berriz, 20:30etik aurrera pasatuko dir epaimahaikideak. 22:30etik aurrera, berriz ere Ilargi Beltza taldea igoko da plazako agertokira eta dantzaldia izango da goizaldera arte. Mozorro lehiaketako sari banaketa 00:00etan izango da, plazan.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide