Inauteriak 2019

Hasi dira urteko jairik koloretsuenak

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 1a, 17:00

Hasi dira inauteriak Azkoitian txikienen kalejirarekin. 17:00ak inguruan iritsi dira ehunka haur eta gaztetxo herriko plazara. Opila eta txokolatearekin sabela bete ondoren, Oihan Vega DJaren dantzaldian gozatu dute.

 

Gaztetxoen mozorro lehiaketa

21:30etik 23:30era, berriz, gaztetxoen mozorro lehiaketa egingo dute, Elkargunean. 12 eta 17 urte bitarteko neska-mutilek izango dute lehiaketan parte hartzeko aukera. Udalak sariak banatuko dituela jakinarazi du. Festa girotzeko ardura DJ Xabi Fest-ek izango du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide