Iñigo Aranbarri elkarrizketatu dute ETB1eko 'Artefaktua' saioan

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 1a, 09:42
Iñigo Aranbarri eta Xabier Gantzarain, grabaketa unean. (Argazkia: Artefaktua)

Iñigo Aranbarri idazle azkoitiarra elkarrizketatu dute ETB1eko literaturari buruzko Artefaktua saioan. Xabier Gantzarain ere elkarrizketan izan da, gonbidatu bezala.

Azaroan kaleratu zuen Iñigo Aranbarri idazle azkoitiarrak Munduko tokirik ederrena narrazio liburua, eta azken lanari buruz mintzatu ziren. Gonbidatu bezala, berriz, Xabier Gantzarain izan zuten. Herenegun, otsailak 27, grabatu zuten elkarrizketa, eta martxoaren 16an, zapatua, eskainiko dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide