Komunikabide alorra eta euskal kultura jorratuko dira Gazte Geroak antolatutako hitzaldietan

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 25a, 11:30
Xabier Madariaga. (Argazkia: eitb.eus)

Gazte Geroa taldeak lau hitzaldi antolatu ditu datozen hiru hilabeteetarako. Komunikabide munduko hizlariak eta Sabino Arana Fundazioko ikerlaria izango dira Azkoitian.

Lehen hitzaldia martxoaren 14an, osteguna, izango da. Iñaki Goiogana Sabino Arana Fundazioko ikerlaria entzuteko parada izango da. Euskal erbesteaz mintzatuko da Elkargunean, 18:30ean.

Apirilaren 11n Xabier Madariaga ETB1eko Ur handitan saioko aurkezlea izango da protagonista. Mundu zabalean kazetari batek izan ditzakeen bizipenak azalduko ditu. Bere bizipenak ere aurkeztuko ditu ETBko aurkezleak. Hitzaldia 18:30ean hasiko da, Elkargunean.

Maiatzaren 2, berriz, Xabier Euzkitzek emango du. ETB1eko aurkezlea izan da urte askoan eta egun pilota partiden kontakizuna egiten jarraitzen du kultur eragileak eta aholkulariak. Elkargunean izango da Euzkitzeren hitzaldia, 18:30ean. Egungo euskal kultura eta etorkizuna izango ditu mintzagai. 

Azken hitzaldia, ekainaren 13an izango da. Leire Arrieta Deustuko Unibertsitateko historia irakaslea izango da solasaldiko hizlaria. Euskadi Irratiaren sorreraz eta ibilbidez mintzatuko da Elkargunean, 18:30ean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide