Aizpurutxoko lanen jendaurreko prozesua abian

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 22a, 13:41
Hauxe da GI-631 errepidea hobetzeko proiektuaren barruan egingo den lehen jarduketa.

Aizpurutxon Erdikobenta eta Kaminero etxea artean espaloia eraikitzea aurreikusten da, oinezkoak errepideko galtzadaren ertzetik ibili beharra saihesteko. Horrez gain, 24 metroko egurrezko pasabide bat eraikiko da Urola ibaia gurutzatzeko.

Iazko abenduan Bide Azpiegituretako diputatu Aintzane Oiarbidek adierazi bezala, Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen GI-631 errepidearen berritzeko eta hobetzeko lanei Aizpurutxoko zeharbideko obren izapidetzea hastearekin eman zaie. Izan ere, Aizpurutxoko lanen jendaurreko prozesua abian da atzoko, otsailaren 21eko, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak jasotzen duen moduan. 

Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 337.291.11 eurokoa da (%21eko BEZ barne) eta lanak egiteko epea lau hilabetekoa, obra plangintzaren arabera betiere. Horixe izango da GI-631 errepidea hobetzeko proiektuaren barruan egingo den lehen jarduketa. 

Errepidearen hobekuntza proiektuak hiru bide-zatitan aurreratzeko erreiak eraikitzea aurreikusten du eta Foru Aldundiak lehentasuna ematen dio T2 bide zatiari. Zati horren exekuzio proiektua ere egina dago. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide