Inauteriak 2019

2019ko inauterietako egitaraua

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 22a, 11:20

Astebete eskas gelditzen da aurtengo inauterietarako, eta buruan dituzten ideiei forma ematen hasiak dira azkoitiarrak. Ostiralean eta zapatuan ospatuko dira Azkoitian inauteriak, eta horrekin lotuta, aurten izango diren ekintzak jakinarazi ditu Udalak.

Martxoak 1, ostirala:

16:00etan, ikastetxeetako umeen kalejira.

17:00etan, herriko plazan, umeentzako merienda.

17:00etan, herriko plazan, umeentzako dantzaldia Oihan Vegarekin.

21:30etik 23:30era, Elkargunean, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat Mozorro Lehiaketa eta Disko Festa DJ Xabi Fest-ekin. Udalak jakinarazi duenez, sariak egongo dira.

 

Martxoak 2, zapatua:

12:00etan, Txalkor Txistulari Taldearen kalejira.

13:00etan, Udal musika bandaren eta Bizkargi Musika Eskolako banda txikiaren kalejira.

16:30ean, zumba festaren kalejira eta ondoren, herriko plazan, zumba emanaldia.

18:00etan, Kantu Kolore haur berbena.

19:30etik 20:30era, herriko plazan, Ilargi Beltza taldearekin dantzaldia.

22:30ean, herriko plazan, Ilargi Beltza taldearekin dantzaldia.

00:00etan, herriko plazan, mozorro lehiaketaren sari banaketa.

Oharra: mozorro lehiaketan parte hartzen dutenek, 19:30etik 20:30era, eliz ataritik pasa beharko dute. Tabernak ikustera 20:30etik aurrera pasatuko dira epaimahaikideak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide