Ilara luzeak 'Go!azen 5.0' antzezlanerako sarrerak erosteko

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 18a, 18:28
(Argazkiak: Maxixatzen)

Asko izan dira gaur arratsaldean Baztartxo antzokira bertaratu direnak, hilaren 23an izango den 'Go!azen 5.0' ikuskizunaz gozatzeko sarrerak erosteko. Ilara luzeak ikusi dira; lehenak 16:00ak ingururako zeuden zain.

Leihatila 18:00ean ireki dute, 19:30ak arte. Sarrerak ez balira agortuko bihartik aurrera Udaleko Kultura sailean salduko dira. Sarrera bakoitzaren prezioa sei eurokoa da. Go!azen 5.0 musikala otsailaren 23an aurkeztuko da Baztartxon. Bi emanaldi eskainiko dituzte, bata 17:00etan eta bestea, 19:00etan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide