Hasi dira Jandonianiz plazaren berritze lanak

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 15a, 10:42
Jandonianiz plaza. (Argazkia: Udala)

Udalak eta Jandonianiz plazako bizilagunek hasi dituzte jada plaza berritzeko obrak. Garajeetara sartzen den ura ekiditeko hasi dira lanak.

Udala Jandonianiz plaza berritzeko lanak egiten hasi da. Plazaren azpian dauden garajeetara ura sartzen zen, eta hori ekidin asmoz hasi ditu lanak. Lanak aprobetxatuz, Udalak plazako argiteria eta hiri altzariak berrituko ditu. 

Halaber, orain dauden zuhaitzak «atera» eta «beste gune batean landatuko» dituela azaldu du. Asua BG ari da lanak aurrera eramaten, eta lanen kostua 41.667,55 eurokoa da —BEZa barne—.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide