Iñigo Antsorregi elkarrizketatu dute Euskadi Irratian

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 15a, 09:18

Iñigo Antsorregi Dierez (Azkoitia, 1993) Euskadi Irratiako 'Arratsean' saioan elkarrizketatu zuten atzo, osteguna. 

Poltsiko Antzerkia lehiaketarako aurkeztu duen 'Zurrunbiloan' lanari buruz hitz egin zuen azkoitiarrak Arantxa Iturbek zuzentzen duen saioan. Lehiaketako beste taldeekin batera eta 'Zurrunbiloan' antzezlaneko aktore den Ander Azurmendirekin batera aritu zen Antsorregi Euskadi Irratian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide