Herriko dendariak kalera aterako dira bihar

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 15a, 09:12
Balda Plaza beteko dute herriko dendariek.

Herrixen Azkoitiko Dendaixen elkarteko hamabi saltokik Balda Plaza beteko dute bihar, zapatua, Beherapen Azoka egiteko. 

10:00etatik aurrera, Noah, Trukebai, Pitxin, Munibe, Maina, Yoko Kirolak, Lirain, Izpi, Arantxa, AIngeru, Aitzaki eta Arrospide saltokiak Balda Plazan izango dira Beherapen Azoka egiteko. Aurreko bederatzi urteetan Elkargunean outlet moduan egin dutena kalera aterako dute dendariek. Iluntzera arte izango dituzte zabalik postuak.

Musika ere protagonista izango da bihar, herrian. Txistulariek alaituko dituzte herriko kaleak eta Herrixen elkarteko bi Zakelmari txikienei gozokiak banatzen ibiliko dira. Arratsaldean, 16:30ean, Potxin eta Patxin pailazoen emanaldia izango da, eta 18:30ean zumba saioa izango da. Antolatzaileek jakinarazi dute ez dutela baztertzen Beherapen Azoka astebete atzeratzea, eguraldi txarragatik. Pronostikoek, ordea, egun eguzkitsua iragarri dute, eta itxura guztien arabera bihar, otsailak 16, egingo da azoka.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide