Sostenipe talde feministak banatu ditu zozketako sariak

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 13a, 11:00
Sostenipek egindako zozketa.

Sostenipe Talde Feministak egindako zozkak baditu irabazleak. Zozketa antolatu zuen taldeak tratu txarrak jasan dituen emakume bati abokatua ordaintzen laguntzeko. Guztira hiru sari banatu ditu taldeak. 

Urtarrilaren 24an, osteguna, egin zuten zozka taldeko kideek eta banatu dituzte sariak. Hona hemen sarituak:

  • 1. saria: Alaitz Larrañaga, 1808 zenbakiarekin. Herriko dendetako produktuen otarra jaso du.

  • 2. saria: Elena Arrizabalaga, 2292 zenbakiarekin. Abaraxka aterpetxean bi laguntzentzako gaua irabazi du.

  • 3. saria: Mireia Romero, 2112 zenbakiarekin. Joseba jatetxean otortu bat irabazi du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide