Imanol Alesonek eta Ixaka Oñederrak Top of the Rock Ultra Trailean parte hartuko dute

Imanol Alesonek eta Ixaka Oñederrak Top of the Rock Ultra Trailean parte hartuko dute
Aleson eta Oñederra. (Argazkia: Top of the Rock)

Imanol Aleson eta Ixaka Oñederra mendi lasterkari azkoitiarrek Top of the Rock Ultra Trail lasterketan parte hartuko dute martxoaren 8tik 10era bitartean.

Guztira hiru etapa burutu beharko dituzte Alesonek eta Oñederrak. Lehen etapan 41,5 kilometro egingo dituzte, bigarren etapan 39,85 kilometro eta azken etapan 38,63 kilometro. 4.400 metroko desnibel positiboa gainditu beharko dute bi azkoitiarrek.

Castello probintzian jokatuko da lasterketa eta bederatzi herri zeharkatuko dituzte. Castello hiritik abiatuko da lasterketa eta Morellan izango du helmuga. Pyrenees Stage Run mendi lasterketan bigarren postua lortu zuten Imanol Alesonek eta Ixaka Oñederrak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide