Natur taldeen arteko bilera egingo du Zuhaitzak Bizirik taldeak

Natur taldeen arteko bilera egingo du Zuhaitzak Bizirik taldeak

Zuhaitzak Bizirik natur taldeak bilera irekia deitu du biharko, otsailak 12. Kultur Etxeko azken solairuan, bosgarren gelan izango da bilera.

Azkoitiko Zuhaitzak Birizik natur taldeak bilera irekia egingo du bihar, otsailak 12, 19:00etan. Kultur Etxeko laugarren solairuko bosgarren gelan elkartuko dira adin ezberdinetako gizonak eta emakumeak, «lan talde bat sortzeko eta ama lurraren babeserako lan asmoak bultzatzeko».

Natura zale guztiak, Zero Zabor taldeko kideak, animalia zaleak —hegazti zaleak barne—, baserri munduko kideak, mendizaleak eta lur jabe desberdinak deitu dituzte biharko bilerara. Zuhaitzak Bizirik natur taldeak bileran parte hartzeko deia egin du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide